XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BLUES IGANDE EGUNSENTI BATETARAKOGoizaurrean
esnatu naizenean
galtzerdi bat ikusi dut lurrean
sandaliaren ondoan
Madrideko kutxadura ta
gaueko izerdia
Begiak ireki ditut:
hemen daude
kantinplora
motxila
arropa... eta
aftershave...
zu
gabeko
ohe
hutsaren, huts... hutsaren
Goizaurrean
gosaldu dudanean
ez naiz eseri mahaian
nabarmenago izan ez dadin
alde batetik bestera
dagoen distantziaren zaztada
Eskuak luzatu ditut:
hemen dauzkat
madariak
danone
york... eta